AurkezpenaBarakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala Eusko Jaurlaritzako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sortu zuen 1995ean (1995eko uztailaren 18ko 383 dekretua). Urte horretan, urrian, jarri zen martxan. Aipatutako HEO hau Barakaldoko hirigunean dago, XX. mendearen hasierako eraikin industrial batean. Eraikinaren barnealdea erabat berreraiki zen, eskola izan zedin, eta kanpoko aldeak, jatorrizko gurutze erako kanpo-egitura mantentzen du. Ikastetxeak honako baliabide hauek ditu: 17 gela megafonia eta ikus-entzunezko sistemekin hornituta, azterketetarako berariazko gela, informatika-gela eta liburutegia. |